HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 23

Aldi hartan, agintariak burlaka ari zitzaizkion Jesusi, esanez:

«Besteak salbatu dizkik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, Aukeratua, baldin bada». Gudariek ere iseka egiten zioten; hurbildurik, ozpina eskaintzen zioten, esanez: «Juduen erregea baldin bahaiz, salba ezak heure burua!». Gainean idazkun hau zuen: «HAU JUDUEN ERREGEA DA». Gurutzetik zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion: «Hi ez al haiz, ba, Mesias? Salba ezak heure burua eta salba gaitzak gu ere!». Baina besteak haserre egin zion, esanez: «Ez al diok beldurrik Jainkoari, zigorra jasaten hagoela ere? Gurea legezkoa duk, geure eginengatik merezia baitiagu; baina honek ez dik inolako okerrik egin». Gero, esan zuen: «Jesus, oroit zaitez nitaz, zeure erreinura iristean». Jesusek erantzun zion: «Benetan diotsut: gaur nirekin izango zara paradisuan».

Lukas 23, 35-43.

Erregea bai, baina ez mundu honetako erregeen antzekoa.

Maitasunaren Erregea den Jainkoaren Mesias ez da etorri bere burua salbatzeko; emanez bizi izan da, besteentzat Bizia izanez, eta orain ere, ematea besterik ez du egin nahi. Horrela, guretzat heriotza dena, bizi bihurtzen du.

Ez dago bakarrik; inguruan bi gaizkileak ditu, eta biek Jesusekin hitz egiten dute. Aukera paregabea geu ere inguratu eta Jesusekin elkarrizketan hasteko.

Baina elkarrizketa hasi aurretik, begiratu apaltasunez; ez dugu molestatu nahi, agian arrotz sentitzen zara, baina gogoratu Jesusek behin eta berriro berarekin egotera gonbidatzen gaituela.

Agian hitzik ez zaizu ateratzen, eta kontsolatu besterik ez duzu egin nahi; agian bere burua salbatzeko eskatzen diozu, bakoitzak geure burua zaindu behar dugula pentsatzen duzula eta. agian…

Zure unea da, gurutzearen aurrean eseri, postura aurkitu, ireki bihotzak eta egin elkarrizketa. Ez dakit zer esan nahi diozun, baina ireki belarriak ere… Jainkoak, egoera gogor horretan ere, zerbait esan nahi dizu eta.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Sekulako ederra iruditu zait gaurko gogoeta, hasieratik bukaerara! mila esker!!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.