HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 21

Aldi hartan, Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen, esanez: «Liburu Santuak dio: “Nire etxea otoitz-etxe izango da”. Zuek, ordea, “lapur-zulo” bihurtu duzue». Egunero tenpluan irakasten ari ohi zen. Apaizburuak, lege-maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan; baina ez zuten asmatzen zer egin, herri guztia aho zabalik baitzegoen hari entzuten.

Lukas 19, 45-48.

“Nire etxea otoitz-etxe izango da”, baina tenpluan salerosketan ari dira; Jainkoaren izenean, eta Jainkoari eskaintzeko sakrifizioak dituzte salgai, baina garrantzizkoena ahaztu zaie: sakrifizioa ez da diruz neurtzen, barnetik ateratzen den maitasunez baizik; Jainkoari eta lagun-hurkoari diogun maitasunez.

Saltzaileak “lapur-zulo” bihurtu dute tenplua; badirudi dirua dela bihotzean daramaten altxorra, Jainkoa baztertuz. Nola ez haserretu.

Baina utz ditzagun harrizko tenpluak; ederrak badira ere gizakiak eginikoak dira. Orain zutik badaude ere, eror daitezken harriak besterik ez dira.

Aldiz, gu gara Jainkoaren tenplu biziak, Jainkoaren irudira eginak, eta guri ere galdera egitea tokatzen zaigu: gure tenpluak lapur-zulo bihurtu al dira? Hau da, beste altxorrez betea al dago, Jainkoa baztertzen duten beste altxorrez?

Otoitza ez da hitza, dio Teresa Jesusenak, baizik maitasuna. Ekin diezaiogun maitasuna den otoitzari, eta Jainkoa bazterturik badugu, jarri dezagun bere lekuan, Jainkoarentzat balio ez duten altxorrak baztertuz.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.