HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen garaian ere: jan-edanean zebilen jendea eta ezkondu egiten ziren gizon-emakumeak, Noe ontzian sartu zen eguna arte; baina etorri zen uholdea eta denak galdu zituen. Gauza bera gertatu zen Loten garaian ere: jan eta edan, erosi eta saldu, landatu eta eraiki egiten zuen jendeak; baina, Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen. Hala gertatuko da Gizonaren Semea agertuko den egunean ere. Egun hartan, etxe gainean egon eta bere gauzak etxean dituena ez bedi hartzera jaitsi; eta, era berean, soroan dena ez bedi atzera itzuli. Oroitu Loten emazteaz. Bere bizia beretzat gorde nahi duenak galdu egingo du; galtzen duenak, berriz, onik aterako du. Nik diotsuet: gau hartan bi lagun egongo dira ohe berean: bata hartuko dute eta bestea utziko; bi emakume ariko dira batera ehotzen: bata hartuko dute eta bestea utziko». Ikasleek galdetu zioten: «Non izango da hori, Jauna?». Jesusek erantzun zien: «Sarraskia non, han bilduko dira putreak».

Lukas 17, 26-37.

Gure bizitzetan erne egoteko dei garbia dago hemen, izan ere, Jesusi jarraitzeak erradikaltasuna dakar eta hau ez dator bat lasaitasun eta erosotasun bizitza estilo batekin.

Berriz ere, paradoxa baten aurrean gaude: “bere bizitza gorde nahi duenak, galduko du; galtzen duenak, ordea, onik aterako du”. Jesus jarraitzeak erne egotea eta bizitza ematea eskatzen du, haziak bezala: zerbitzuan eta besteei eman ahal izateko, hil egin behar du fruitu ugari emateko.

Gure bizitzan hainbat egoera sortzen dira non gure buruari galdetzen diogun ea gure esku dagoen guztia egiten ari garen Jainkoaren erreinua eraikitzeko, non ez dugun sinesten guk ezer aldatu dezakegunik: gure etxeetan, lantokietan edo gure Eliza maitean. Zenbaitetan patroi zaharretan, automatismoetan edo onartzen ditugun etsipenetan kateatuak gera gaitezke: “Zertarako saiatuko naiz hau aldatzen?”, “Bakearen alde isildu egingo naiz”…

Jesusen eredua begiratu dezagun, Jainkoaren semea izan eta Nazareteko herritar egin zenaren eredua.  Usoak bezain apalak eta azeriak bezain zuhurrak. izatera deituak gaude. Ausartuko al gara?

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.