Josafaten landa

2025 Aza 13

Gure kalendarioan, zemendi edo azaroaren 1a Domu Santu dogu eta 2a Arimen Eguna. Arimak direla-eta, errespeto handiko siniskera handia egon da gure eleiztarren artean eta batean bestean hainbat mito eta esaunda ere sortu dira euren gauetako agerpenak bitarteko. Gauetako noraezeko arimak laguntza eske ibiltzen omen ziren euren munduko hutsegiteak bete arte Purgatoriotik  zerura  joan ahal izateko. Gure aurrekoen artean beste siniskera berezi bat ere egon da eta Biblian dauka bere jatorria.  Leku hori Josafaten Landa da. Joel profetak aipatzen du azken judizioko haran berezi hau. Baina, gure herritarrei, era honetara deukotset entzunda: Aiko, antza denez, Josafaten Landa, mundua eta zeruaren artean dagoen leku edo landa bat omen da. Landa honetan munduko bizitzan egin  diren hutsegite guztiak agertzen omen dira eta euren zigorrak sufritu behar, beste mundura garbi joateko. Herrian esaera bat ere sortu da eta aholku moduan erabililtzen da, hauxe: “Josafaten Landan gaiztoa triste, zintzoa alai”. Errealitatera bagoaz, Josafaten Landa, Israelgo Cedron haranean, Jerusalem eta Monte de los Olivos-en artean dagoen aspaldiko hilerria da, baina urteen porasuz mitifikatu egin da. Sinistu zein ez, zintzoa izatea hobe! Zer ikusi behar dugun baino ez da mundu gorrotodun honetan. Israeleko agintariek beste hilerri bat sortu digute Gazan. Bakean bizitzealakorik ez dago, Jesusen agindua jarraituz: elkar maitasuna oinarri. Hala biz!

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Orain dela hiruzpalau urte, Urkulun jatorria zuen Mondrautar batek bere lobari honako azkeneko hitzak esan zizkion: “Apaizak esandakoa egia bada, Josepheta zelaian elkartuko gea”

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.