HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 12

Behin batean, Jesus Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barna zihoan. Herrixka batean sartzean, hamar legenardun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, deiadarka esan zioten: «Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!». Jesusek, ikustean, esan zien: «Joan eta azaldu apaizengana». Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren. Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez. Samariarra zen bera. Jesusek esan zuen: «Ez al dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?». Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu».

Lukas 17, 11-19.

Pasarte honetan Jesusen garaian bazterketa sufritzen zutenen erruki garrasia agertzen zaigu. Gaisotasuna eta alboratzea. Gaur egun, gure inguruan ere honelako hainbat pertsona aurki ditzakegu kalean bizitzera behartuak, edota bakardadea, menpekotasunak edo eritasunak harrapatuta bizi direnak. Zenbaitetan bere garrasiak entzun ditzakegu, besteetan ordea, haien isiltasun edo begirada tristeek hitz egiten digute.

Jesusek “ikusi” egin omen zituen legenardunak. Guk batzuetan, begirada baztertzen dugu ez ikusteko mingarria baita errealitatea. Hona hemen gaurko lehen deia: begiratu, bilatu, errukitu Jesusek egin zuen bezala.

Bestalde, sendatu eta salbatu aditzen arteko aldea agertzen zaigu. Jesusek samariarrari esaten dio bere fedeak “salbatu” egin duela, ez “sendatu” duela. Salbazioa ez da mugatzen gorputzaren sendaketara, baizik eta aitortza, eskertza eta gurtza dakartza.

Eskertua bizitzeak Jainkoaren begirada izatera eta maitasunera garamatza. Gauza txikietan Jainkoaren handitasuna aurkitzeko aukera ematen digu. Salbatu nahi dugu edo nahikoa al da sendatzea?

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.