HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Azaroak 11
Aldi hartan, Jaunak esan zuen: «Emazue, zuetako batek morroia duela soro-lanean edo artzaintzan. Morroia etxeratzean, “Hator berehala mahaira” esaten ote dio? Ez ote dio beste hau esaten: “Presta iezadak afaria, jantzi amantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk heuk?”. Morroiari esker ona zor ote dio, agindua bete duelako? Zuek ere gauza bera: agindutako guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizajoak gara; egin behar genuena besterik ez dugu egin”».
Lukas 17, 7-10.

Jesus hau esaten entzuteak honakoa ekartzen dit gogora: “Lan egin ezazu den-dena zure esku egongo balitz bezala, eta fida zaitez dena Jainkoaren esku balego bezala”. Hau da beste inaziotar paradoxa bat.
Esaldi honek bizitzan jarduteko modu jakin batzuekin aurrez-aurre jartzen gaitu. Egoera zailetan gaudenean, “dena Jainkoari uzteko” tentazioa sor dakiguke besoak gurutzatuz eta datorrena datorrela onartuz Beragan dugun konfiantzapean ezkutatuta. Bestalde, zenbaitetan gure meritu eta ahaleginetan oinarrituta, jarrera boluntaristak hartzen ditugu dena gure buruari egotziz.
Jainkoak gure bitartez jokatzen duela jakinda, esaldi honek gure tokian kokatzen gaitu ere: bizitzako gauzarik baliotsuenak doakoak dira eta Jainkoak ematen dizkigu.
Ez ditzagun dominak zintzilikatu gure buruari hoberena ematen dugunean, ezta txotxongilo modura geratu norbaitek mugi ditzan hariak. Gure gaitasun eta dohaiak, Jainkoak emandakoak badira, besteen zerbitzura jar ditzagun modu berean. Ausartuko al gara?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments