Diziplina

2025 Aza 10

Beti ere, diziplina beharrezkoa dugu pertsonon bizibiderako. Diziplina kontzeptua, guk euskaldunok, “hezi” berbarekin adierazten dugu, pertsonentzat zein animalientzat. Hezi barik dagoanari, hezibakoa, esaten diogu. Hezita egoteak horixe eskatzen du: diziplina. Berba hau, latinetik hartu dugu. Latinez “disco” aditzak, ikasi, esan gura du euskeraz. Hortik  latinez  “discipulus” atzizki diminutiboaz, ikasle esan nahi du euskaraz. Ikaste bide horretarako, hor daukagu latineko “discipulina”, “disciplina” gazteleraz eta diziplina, mailegua, euskaraz. Jatorriz, diziplina, latigo-tresna bat zen, hau da, asta bati deutsala kordelezko edo uhalezko tira bat edo gehiago lotuta, gure txibitaren antzera. Tresna horren helburua zera zen, abereak batez ere eta zoritxarrez, garai batean, pertsonak ere latigazuz hezitzea edo eta zigortzea. Talde erlijioso batzuek, gogojardunak eta meditazioak egiterakoan, penitentzia gisa ere erabiltzen zuten diziplina tresna hori, eta baita zilizioa ere. Geroagora, eskola batzuetan kasurako, makilak-eta erabiltzen ziren zigortzeko. Gaur egun, diziplina kontzeptua, pertsonen  portaera arauetara bilakatu da eta eurak betetzeko mundu aldakor honetan, ezinbestekoa dugu zentzunezko diziplina. Zentzunezkoa diot, beharrezkoa delako diziplina mínimo bat giza-harremanetarako errespetoa bitarteko. Gure tradizioan, esaerak ere sortu dira. Horra hor esaera pare bat: “Zer ikusi ha ikasi”. “ Umearen zentzuna etxean entzuna”.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.