HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ezinbestekoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena! Hobe luke errotarria lepotik lotu eta itsasora botako balute, txiki hauetakoren bat galbidean jartzea baino. Ibili kontuz! Zure senideak bekatu egiten badu, egiozu haserre, eta, damutzen bada, barkatu. Eta egunean zazpi aldiz zure kontra bekatu egiten badu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu “damu dut” esanez, barkatu». Apostoluek esan zioten Jaunari: «Handitu sinesmena gugan». Jaunak erantzun zien: «Sinesmena bazenute, mostaza hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi “atera hortik eta landatu itsasoan” esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke».

Lukas 17, 1-6.

Harritzekoa da Jesus horren haserre eta hitz gogorrak erabiliz entzutea. Egia esan, bi azalpen izan ditzakeela burura etortzen zait: lehenik, bere emozioetatik hitz egiten zuela, bere gizatasunetik gu bezalaxe gutako bat egin zelako. Bigarrenik, zenbaitetan beharrezkoa izaten dugulako tonu bereziagoa erabiltzea gurekin benetan gauza garrantzitsuak zein diren jakiteko.

Baina ondoren, Jesusen jainkotasuna ageri zaigu argi, gure gizatasunetik urrun geratzen dena gehiegitan: elkar zaindu, zuzendu eta barkatzeko sena. Jesus Jainkoa zen eta hortaz, Jainkoarekin bat eginez, Berari atxikituta bizi zen. Guk, ordea, fedea eta bere grazia behar ditugu anai-arreben arteko maitasun, zuzenketa eta barkamen sintonian bizitzeko. Eguneroko bizitzako egoeretan, gure lehen emozietatik erantzun gabe, pauso bat atzera eman, Jainkoarengan errotu eta bere argiarekin, erantzun eta ekintza egokia bilatu behar dugu.

Pauso bat atzera eman, Bizitzaren Iturrira ainguratu eta Beragandik bizitzari aurre egin, horixe da gaurko proposamena. Ausartuko al gara?

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.