Bokazio baten erreberberazioa

2025 Aza 3

Izenburua: Los domingos

Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azúa

Urtea: 2025

Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen film honek ezohiko egoera baten aurrean jartzen gaitu: gaur egungo gizartean, Bilbo hirian, 17 urteko Ainara gazteak dizernimendu bokazionala egin eta klausurako moja gisa sartzea erabaki du. 

Los domingos ez da film espirituala. Zuzendariaren interesa ez da Ainararen barne prozesua azaltzea, nahiz eta zintzotasun eta benetakotasun handiz erakusten dituen bokazioaren adierazpen eta ezaugarri batzuk. Filmaren interesa giza harremanak dira: erabaki horrek familian eragiten duen erreberberazioa. Filmeko ardatza ez da Ainara eta Jainkoaren artekoa, Ainara eta ingurukoen artekoa baizik. Ainarak eragindako uhin hedakorra pertsonaia guztiengana iritsiko da eta bakoitzaren beldur, desio eta zauriak indartu eta azaleratuko ditu. Ez da pertsonaia bakar bat ere idealizatzen: guztiek hanka-sartzeren bat egingo dute maite duten norbaiti mina eraginez, baita Ainarak ere. Ezin aipatu gabe utzi ordea izebaren kasua: askatasuna ahotan gehien daramanak paradoxikoki ez du ez Ainara ez beste inoren askatasunik onartuko, ez bada berak esaten duena egiteko, eta bere barne zauriaren tamaina erakutsiko digu horrela.

Esan bezala fokua ez da Ainararen ibilbide espirituala, baina filmak objetibotasunez erakusten ditu gertaera batzuk. Une erabakigarria Ainarak Jainkoaren aurrean negar betean guztiz amore eman eta otoika keinu bat erregutzen duenean gertatzen da. Kontsolazio bulkada indartsu baten modura antzematen dugun erantzuna graziazko une eder gisa ulertzen dugu fede ikuspuntutik, eta filmak ez du egiatasun eremu hori zalantzatan jartzen (ezta ikuspuntu hori bere egiten ere). Baina azpimarragarria da Ainara, nerabe zalantzatia izanda ere, oso pertsonaia duina dela film guztian zehar. Ez da kuestionatuta geratzen, ez behintzat ingurukoak baino gehiago.

Gure gizarte sekularizatuan pertsona kontsakratuekin hartu-emanik ez duten ikusleengan filmak harridura handia sor dezake; eta inolako fede testuingururik ez dutenengan are gehiago. Baina Los domingos kalitatezko zinema da guztion gozamenerako pertsonen arteko harremanak ulertzen laguntzen digulako. Erantzun argirik emateko borondaterik gabe, elkar maitatzea zer den sakonago pentsatzera eramaten gaituena.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.