HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 2

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semea –eta aingeru guztiak harekin– aintzaz beterik etortzean, bere errege- aulki ospetsuan eseriko da, eta herri guztiak haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereiziko ditu, artzainak ardiak ahuntzetatik bereizten dituen bezala: ardiak bere eskuinaldean ipiniko ditu, eta ahuntzak ezkerraldean. Orduan, erregeak esango die eskuinekoei: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoen erreinua. Gose bainintzen, eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik, eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri zineten”. Orduan, zintzoek erantzungo diote: “Jauna, noiz ikusi zintugun goserik, eta eman genizun jaten, edota egarri, eta edaten eman? Noiz ikusi zintugun arrotz, eta etxean hartu, edota biluzik, eta jantzi? Noiz ikusi zintugun gaixorik edota espetxean, eta ikustera joan?”.Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: nire seniderik txikien hauetako bati egin zeniotena neuri egin zenidaten”. Gero, esango die ezkerrekoei: “Alde nigandik, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestaturik dagoen betiko sura. Gose bainintzen, eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta ez zenidaten edaten eman; arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixorik eta espetxean nengoen, eta ez zineten ni ikustera etorri”. Haiek erantzungo diote: “Jauna, noiz ikusi zintugun goserik edota egarri, arrotz edota biluzik, gaixorik edota espetxean, eta guk lagundu ez?”. Hark erantzungo die: “Benetan diotsuet: txikien hauetako bati egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin”. Eta hauek betiko zigorrera joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizira».

Mateo 25, 31-46.

Ebanjelio pasarte honen atzealdean bezala, ia oharkabean, Jesusen jarraitzaileek laster pairatuko zuten egoera latza dabil. Gainera, euren aurretik Jesus bera laster doa heriotzara.

Hasierako kontakizunak, ordea, oso bestelako itxura du, boterea nabarmentzen baitu. Bat-batean ahalmen osoko epaile moduko bat aipatzen da, aulki ospetsuan eserita eta erabaki atzeraezinak finkatzeko prest dena. Zeri ekiten dio? Gizabanakoak bitan banatzeari: batzuk loriatsu eta besteak loriatik kanpo. Sakoneko loriaz ala agerikoaz ari da?

Bereizketa horretarako funtsezko irizpidea errukizko sentiberatasuna lehenetsi nahi duen mezua da. Ezinean daudenen aldeko ekintza ausartengatik jazarriei loria iragarriz, eta norbere probetxuan aritutakoei ez-loria. Noiz eta non izango da hori?

Kontakizuna “parabola” itxuran dago; aurrekoen azkena, gainera. Harilka dabilen gaiak zera uzten du pentsatzeko: zer geratzen da sufrimendu mingarrien ostean?

Gertaera mingarriek pertsonak ahuldu egiten dituzte, deseginda xamar utziz. Baina nahiz eta aurretik egindakoa ezabatua eta hutsean geratu dela irudi, nolabait “lurraren gatza eta munduaren argi” izatera iristen da. Sarritan oharkabean iraunez, baina ekarpen ona bezala.

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.