HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 31

Behin batean, larunbatez, fariseu-buruetako baten etxera joan zen Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan zegozkion. Ur-mina zuen gizon bat zegoen han Jesusen aurrean. Jesusek, orduan, lege-maisu eta fariseuei galdetu zien: «Zilegi da larunbatez sendatzea ala ez?». Haiek isilik gelditu ziren. Orduan, Jesusek, gaixoa eskutik hartu, sendatu eta bidali egin zuen. Gero, haiei esan zien: «Zuetako nork, semea nahiz idia putzura erortzen bazaio, ez du berehala ateratzen, larunbata izanagatik?». Ezin izan zioten erantzun.

Lukas 14, 1-6.

Farisearrekin eztabaidak maiz izanda, zergatik jarraitzen zuen beraiekin harreman hurbilean? Ez, noski, eurak bezala izateko, baizik maitasuna eskaini eta irakatsiak luzatzen joateko. Hala ere, “fariseuak zelatan” zituen; etengabe aztertzen ziren portaeratan zebilelako.

Gizon gaixo bat ekartzen diote, ea larunbatean sendatzera ausartzen den. Nahiz eta farisear burukide baten etxean izan, Jesusek aurrea hartzen die hangoei larunbatean sendatzeko zilegitasunaz galdetuz. Hauek, beste behin, ez dira ausartzen erantzuna ematera. Sotilago zaie Jesusek bere jarrera eta ekinak denen aurrean argudiatzea, gero ezbaian jarri ahal izateko. Oraingoan ere argi dio Jesusek pertsonen ongia Legearen gainetik lehenesten duela.

Sendaketa erraz lortu zen, edo behintzat era soilean. Zenbat onura lor daitezkeen ekintza txiki eta arrunten bidez!

Baina zenbat aldiz geratzen gara, badaezpada, ausardiazko urratsik eman gabe! Jesusek bizitzari lasaitasunez ekiten zion, nahiz eta jakin askok susmotan hartuta zutela. Berari jarraituz patxada edo sendotasuna apurka-apurka eskura genezake. Hori bai, berak bezala maitasuna lehenetsiz.

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.