HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 30

Egun hartan, fariseu batzuk joan zitzaizkion Jesusi eta esan zioten:

«Zoaz, alde egizu hemendik, Herodes Zu hil nahian baitabil». Jesusek erantzun zien: «Zoazte eta esan azeri horri: “Hara, gaur eta bihar deabruak botatzen eta sendatzen jarraitu behar dut, eta hirugarren egunean nire azkena izango da”. Baina gaur, bihar eta etzi bideari jarraitu behar diot, profeta ez baitaiteke Jerusalemdik kanpora hil. Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ote ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak bere txitaldia hegalpean bezala, eta zuek ez duzue nahi izan! Horra, bada, hutsik geldituko zaizue etxea! Eta esaten dizuet ez nauzuela ikusiko, hau esango duzuen eguna iritsi arte: “Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena”».

Lukas 13, 31-35.

Jesus Jerusalemenerako bidean doala farisear batzuek ohartarazten diote arrisku mingarriak jasotzea hurbil duela. Erromatarren onarpenaz Herodes gobernari zen eta Jesusen aurkako mehatxuak zabaltzen hasia omen zen. Gehienen ustetan Joan Bataiatzailea urkarazi bazuen, antzera jardun zezakeen Jesusekin.

Jazarpen horretaz jakinarazi ziotenei erantzun tinkoa itzultzen die Jesusek. Maila gogorrean: “Esan azeri horri…” Jakitun baitzen, nola ez, gainera etor zitekeena zuhurtasunez estalita gerta zitekeela. Baina ez du hartutako bidea alboratzeko asmorik. “Gaur eta bihar” arituko dela horretan. Burugogorkeria? Ausardi tinkoa? Ulergarri zitzaion sustatzen ari zen misioak heriotzaraino eraman zezakeela.

Gurera egokituz: justiziaren alde abiatzen garenean beldurrak ez ote digu atzera eginarazten? Ia beti sortzen diren gorabeherak eta aurkako erantzunei eutsiz gero zenbaterainokoa izango da gure ekinen lorpena? Jesusek ez zuen ondoriozko aurrerakuntza nabarmenik ikusten bere eskaintzetan. Horregatik esaten die: “Etxea hutsik geldituko zaizue!” Gerora bai, behin sistema politikoak berari bizia kendu ostean. Onartua zuen aldaketa sakonak zenbait tarteren ostean bakarrik egiten direla ikusgarri…

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.