HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 29

Aldi hartan, Jesusek, Jerusalemera bidean zihoala, igarotzen zituen herri eta auzoetan irakasten zuen. Batek esan zion: «Jauna, gutxi al dira salbatzen direnak?». Jesusek erantzun zien: «Saia zaitezte ate estutik sartzen. Egiaz esan, askok sartu nahi izango du, baina ezin izango da sartu. Etxeko jaunak jaiki eta atea itxiz gero, kanpoan geldituok ate joka hasiko zarete: “Ireki, Jauna!”. Baina hark erantzungo dizue: “Ez dakit nongoak zareten”. Zuek, orduan, honela hasiko zatzaizkiote: “Zurekin jan eta edan izan dugu, eta Zuk gure plazetan irakatsi izan duzu”. Baina hark erantzungo dizue: “Ez dakit nongoak zareten. Alde nigandik, gaizkileok!”. Orduan, negarra eta hortz-karraska izango da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak Jainkoaren erreinuan ikustean, zeuen burua, berriz, jaurtia. Asko etorriko dira sortaldetik eta sartaldetik, iparretik eta hegotik, eta Jainkoaren erreinuko mahaian eseriko dira. Begira: orain azkeneko den zenbait jende lehenengo izango da, eta lehenengo den zenbait azkeneko».

Lukas 13, 22-30.

Jendeari hizketan ari zitzaiola, entzule batek honelako galdera zuzentzen dio Jesusi: “gutxi izango ote dira salbamena eskuratuko dutenak?” Bere kezka edo jakin nahi birakaria zen Salbamena zenbatek partekatu ahalko zuten argitzea. Agian ez zen ziur sentitzen berari horretan parte izatea egokituko ote zitzaion. Ez zekien zenbateraino izango zen dohaina ala merituz lortzekoa. Onuradunak asko izanez gero geratuko ote zitzaion aukerarik?. Jainkoa zorrotz ariko ote zen?

Jesusek ez dio zenbatekoari erantzuten. Eskatutako informazioa zuzenean eman orde, edonori eska dakiokeen jokabideaz mintzo da: “Saia zaitezte ate estutik sartzen”. Garai hartako judu asko sinetsita zeuden Abrahamen ondorengoak izateagatik salbatuak izango zirela. Baina Jesusek beste zerbaiti ematen dio garrantzia: portaerari. Horrek moldatzen omen du gizatasuna.

Kontakizunak ate estua aipatzean, zehaztu gabe uzten du nolako ate-sarrera den. Aldi berean dio sortaldetik eta sartaldetik etorritakoek sartu ahal izango direla. Eta ondorengo galdera: nola jardunda edo zeri ekinda? Zein da erabili beharreko pasahitza edo prozedura? Guk zer erantzun?

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.