HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 28

Aldi hartan, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua. Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien: Simon –honi Pedro izena ezarri zion– eta honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon –Zelote zeritzana–, Judas Santiagorena eta Judas Iskariote, Jesusen saltzaile izan zena. Jesus ikasleekin menditik jaitsi eta zelaigune batean gelditu zen. Ikasle-multzo handia zen harekin; baita herriko jendetza ugaria ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiroko eta Sidongo itsasaldetik etorria, hari entzutera eta beren gaitzetatik sendatzera. Espiritu gaiztoek oinazetuak sendatu egiten ziren. Jende guztiak Jesus ukitu nahi zuen, halako indar bat baitzerion, denak sendatzen zituena.

Lukas 6, 12-19.

Jarraitzailerik hurbilekoen eta iraunkorrenak aukeratu aurretik otoitzaldi luze batera doa Jesus, Galileako goi-mendietara gau osoan otoitzari ekiteko. Zein beharrak eta zein asmok bultzatzen zuten otoitz egitera? Gorentasunak zer iradokitzen zion sentitu nahian zebilen. Mendi gailurretik begirada luzatuz ez ote dugu noizbait sentitu Bizia amildegiaren sakoneko dei isil bat bezala?

Eguna argitzean bere hautatuei mendian gora ekitea eskatzen die, epe laburrera norabide berezietan jardun beharko dutela aurreratu nahian. Ikusgai zituzten mendiak 760 metro ingurukoak ziren. Hara heldu ondoren lautadara jaitsi ziren.

Hamabi partaide aukeratzeak ba ote zuen esanahi sinbolikorik? Herritar arrunt eta gazteei egindako deialdi hura ez ote zen Israel berritu baten egitasmoa? Lanbide ezberdinak zituzten: lau arrantzale, Mateo zerga biltzaile, Simon zelote eta agian iraultzazale, Judas diru-kudeatzaile… beste hiruren lanbideen aipamenik ez. Baina Jesusek haiengan apustu egina zuen. Talde anitza, farisearrek erronkatzat hartu beharko ez zutena.

Geu ere ez ote gara “deituak”? Ez, noski, onenak izateagatik…

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.