HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 23

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko sutan balego! Heriotza-uretan murgildu behar dut, eta hau larria hori bete arte! Munduari bakea ekartzera etorri naizela uste al duzue? Bakea ez, banaketa baizik. Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren aurka eta alaba amaren aurka, amaginarreba errainaren aurka eta erraina amaginarrebaren aurka».

Lukas 12, 49-53.

Gaurko testuan Jesusek une definitiboa heldu dela esaten digu. Sua eta banaketa Isaias edo Mikeas profeten aipuak dira: badator Jainkoa kontuak eskatu eta justizia ezartzera! Baina Jainkoak ez dakar suaren zigorra, sua eta banaketa sufritu egingo ditu. Guretzat duen proiektua beteko zuela hitz eman zigun eta Jesusengan promesa hori betea du: aurrerantzean gauzak desberdinak izan daitezke, gizakien arteko harremanak maitasunezkoak izango dira, Jesusengan hori frogatu baita.

Baina gizakiok proposamenari uko egin genion bezala, Jesus ere gaitzetsi genuen eta gurutzean hil. Jesusi jarraitu nahi diogunok, beraz, horrek ondorioak izan ditzakeela jakin behar dugu. Gizaki berriak izango gara, bataiotik sortutakoak; baina bataioa heriotza-urez osatuta dago. Izan ere, gure buruaren kontra borroka egin beharko dugu, Jainkoari behin eta berriro baietza emateko; eta gainera inguruari aurre egin beharko diogu, sistemaren interesen kontra egiten dugunean, horrek ondorioak baitakartza.

Mikeasen hitzak gogoan ditugu: “Baina nik Jaunarengan ditut begiak, salbatzen nauen Jainkoarengan konfiantza; entzungo dit, bai, Jainkoak”.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.