Ez nau mugiarazten, Jauna,
zu maitatzeko
agindu didazun zeruak;
infernu beldurgarriak ere
ez nau mugiarazten
horregatik Zu ez mintzeari uzteko.
Zuk mugitzen nauzu, Jauna:
Zu gurutze batean iltzatua eta izurtua ikusteak
mugiarazten nau;
zure gorputz zauritua ikusteak
mugiarazten nau;
zure irainak eta zure heriotza ikusteak
mugiarazten nau.
Mugiarazten nau, bada, zure maitasunak,
eta horrela, zerurik ez balego ere,
nik zu maitatuko zintuzket,
eta infernurik ez balego ere,
zure beldur izango nintzateke.
Ez didazu ezer eman behar
maite zaitudalako;
izan ere, espero dudan guztia
espero ez banu ere,
maite zaitudan bezala
maiteko zintuzket.
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
0 Comments