HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urriak 17
Aldi hartan, milaka eta milaka lagun bildu zen, elkar zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien, lehenik ikasleei zuzenduz:
«Ibili kontuz fariseuen legamiarekin, hau da, itxurazalekeriarekin. Ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezer ezkutuan ere jakingo ez denik. Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita, eta etxe-zokoan belarrira esan duzuena etxe gainetik hots egingo. Zuei diotsuet, ene adiskideoi: ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina hortik aurrera ezer egiterik ez dutenei. Esango dizuet nori izan beldur: izan beldur hiltzeko eta ondoren infernura botatzeko ahalmena duenari. Bai, izan beldur horri! Ez al dira bost txori bi txanponean saltzen? Hala ere, haietako bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik. Zuen buruko ile guztiak ere zenbatuak dauzka Jainkoak. Ez izan, bada, beldurrik: zuek txori guztiak baino gehiago balio duzue».
Lukas 12, 1-7.

Ez gara gutxi, Berrionari leial garela esaten dugun arren, benetakoagotzat eta seguruagotzat jotzen ditugun segurtasun material, ekonomiko edo sozialei eusten diegun fededunak, benetan baloratzen duguna galtzeko beldurrez. Funtsean, Jainkoarengan dugun konfiantza ahula da eta, horregatik, errealena dirudienaren alde egiten dugu.
Gerturatzen zaion jendetzaren artean, Jesus ikasleei zuzentzen zaie fariseuen aurreko egunetan salatzen ikusi dugun faltsukeriaz ohartarazteko. Ikasleek jazarpenari aurre egin diezaioketen arren, animatzen ditu Aita-Ama erabateko konfiantzaz iragartzera, Hark, dena ikusten eta maite gaituenak, benetan sostenga gaitzakeelako.
Oinarrian, gaurko irakurketan Jesukristori jarraitzeko interpelazio berri bat jasotzen dugu, Jainkoarengan bakarrik aurki dezakegulako egiazko bizitza betea. Gaur ere, arima galtzen badugu, zertarako irabazi mundua?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments