HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 16

Aldi hartan, Jaunak esan zuen: «Ai zuek, zuen arbasoek hildako profetei hilarriak eraikitzen dizkiezuenok! Horrela, arbasoek egindakoarekin ados zaudetela aitortzen duzue; zeren haiek hil egin baitzituzten profetak, eta zuek hilarriak eraikitzen baitizkiezue. Zerbaitegatik esan zuen Jainkoaren jakinduriak: “Profetak eta apostoluak bidaliko dizkiet eta batzuk hil eta beste batzuk erasoka erabiliko dituzte”. Baina munduaren hasieratik isuri den profeta guztien odolaren kontuak eskatuko dizkio Jainkoak gizaldi honi: hasi Abelen odoletik eta aldaretik santutegira bitartean hil zuten Zakariasen odoleraino. Bai, Nik diotsuet gizaldi honi eskatuko dizkiola kontuak. Aizuek, lege-maisuok, jakintzaren ateko giltzaren jabe egin zaretenok! Zuek ez zarete sartu, eta sartu nahi zutenei ez diezue utzi». Jesus handik atera zenean, fariseuek eta lege-maisuek gupidarik gabe eraso zioten, galderak egin etaegin, ea erantzun okerren batean harrapatzen zuten.

Lukas 11, 47-54.

Jesusen mezua iragartzen duten pertsonek baldintzatzen dute. Azpi-joko arrisku bat dago, ohartuki edo oharkabe izan daitekeena. Orduan Berri Onaren iragarkia partziala edo interesatua bihur daiteke, iragarkia norberaren izatera pasatuz, ez Jesukristorena.

Gaurko pasartean, Jesusek kontuak eskatzen dizkio Israelgo herri berari. Itun Zaharreko profetekin egin zuten bezala, Jesus ere erasotua eta zalantzan jarria da. Israelen garaian profetekin gertatzen zen bezala, agintariek, fariseuek eta legearen maisuek Jesus jazartzen dute, eta baita Jainkoarengana gardentasunez hurbildu nahi dutenei ere.

Gaur egun ere, Jainkoak euren bizitzekin Bere lekuko diren profetak bidaltzen ditu, eta Berri Ona aldarrikatzen duten apostoluak ere. Batzuk eta besteak baztertuak eta jazarriak izaten jarraitzen dute, eta hala izaten jarraituko dute. Jesusen testigantza bere bizitzarekin eman eta iragartzen duen fededuna, Berrionaren argia eta egia onartzen ez dituztenen indarkeriaz mehatxatua izango da.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.