HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urriak 15
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik. Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Mateo 11, 25-30.

Zerekin lotzen dugu arrakasta eta, are gehiago, duintasuna bera? Posizio ekonomikoa ez da adierazle bakarra, baita ospeko heziketa, lanbide-onarpena edo jendarteko ospea izatea bezalakoak ere. Egoera horiek -berez txarrak ez izateaz gain, guztientzat onak eta desiragarriak izan daitezkeenak- filtro bihurtzen dira, gehiegiri bidea ixten dietelarik. Ez gara gure gizartetik kanpo bizi, eta Elizak berak, erakunde gisa, kultura honetatik edan du, konplize izan da eta bere ekarpenak ere egin izan ditu hau horrela izan dadin.
Gaurko pasartea hunkigarria da, Jesus pozez gainezka agertzen zaigulako jende xumeak Berri Ona jasotzen duela ikusten duenean. Jende xume horrek, Jainko Aita-Ama Jesusengan identifikatzen du, eta honek Jainkoaren uztarria bihotz apalez onartzera gonbidatzen ditu uztarri horren Jauna bera askatzailea delako.
Salbazioa, benetako behin betiko arrakasta den bakarra, ez dago Bibliaren interpretazio sakonak egiteko gaitasunaren menpe, ezta ahalegin handiena ere. Aldiz, agindutako lurra lortzea, Jainkoa bere norbere existentziatik igarotzea atzemateko sentsibilitatearen arabera dago. Eta horretarako, Jainkoa gure bizitzetan erraz barneratzeko ataka hoberena xumetasunak eta apaltasunak osatzen dutela dirudi.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments