HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 14

Aldi hartan, Jesusek hitzaldia bukatu zuenean, fariseu batek bere etxean bazkaltzera gonbidatu zuen. Jesus sartu eta mahaian jarri zen. Fariseua harriturik gelditu zen bazkal aurretik eskuen garbikuntzarik ez zuela egin ikustean. Orduan, Jaunak esan zion: «Zuek, fariseuok, edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, zeuek barrutik lapurretaz eta gaiztakeriaz beterik zaudeten bitartean. Zentzugabeok halakook! Ez ote du kanpokoa egin zuenak berak egin barrukoa ere? Hobe zenukete daukazuena limosnatzat emango bazenute! Horrela, gauza guztiak garbi izango lirateke zuentzat».

Lukas 11, 37-41.

Kultuaren gurtza. Zenbat erritu egiten ditugu oraindik menderen mendetan gure Elizan inolako aldakuntzarik eta egokitzapenik gabe mantendu direnak, zuten esanahia galdu dutelako fosilizatu egin direlarik, eta gaur egun gure elizetara hurbil daitezkeen gizon-emakumeentzat ulertezin bihurtu direnak?

Jerusalemerako bidean, Jesusek Jainkoaren erregealdia iragartzen du, eta, gaurko pasartean bezala, harengandik baztertu egiten ditu jarrera fariseuak, erabat eta inolako zalantza izpirik gabe. Fariseua zentzugabea da, ez duelako ulertzen kultuak zentzua duela baldin eta barneko jarrera egokiarekin bat badator, bestela hutsa da.

Kultua errespetatzeak nahitaez dakar berez ez dela helburu bat, Jainkoarengana iristeko zubia baizik. Gurtza garrantzitsua da, pertsona bakoitza Aita-Ama Jainko Aita-Amarekin harremanetan jar dezakeelako. Erabakigarriena beti azken hau izango da, fededunak besarkatzeko zain duen Jainkoarekin topo egitea, alegia. Senidea da erabakigarria, ez kultua.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.