HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 12

Behin batean, Jesus Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barna zihoan. Herrixka batean sartzean, hamar legenardun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, deiadarka esan zioten: «Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!». Jesusek, ikustean, esan zien: «Joan eta azaldu apaizengana». Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren. Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez. Samariarra zen bera. Jesusek esan zuen: «Ez al dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?». Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu».

Lukas 17, 11-19

Jesusek hamar legenardunekin topo egin zuen; gaitzaren mina eta bazterketa sozialak bat eginda, errukia eskatu zioten. Legenarrak ez zuen gorputza bakarrik suntsitzen, familiako eta gizarteko loturak ere hautsi egiten zituen. Hala ere, Jesusek ez zien bizkar eman, agindu xume bat baizik: “Joan eta azaldu apaizengana” . Sendatzea bidean gertatu zen, konfiantzan oinarritutako obedientziaren ondorioz. Guztiak sendatu ziren, baina bakarra, samariar bat, itzuli zen eskerrak ematera. Eskertze-keinu horrek ez zuen soilik osasuna berrezarri, baizik eta salbazioa ere ekarri zion. Pasarte honek gogorarazten digu fedea ez dela soilik eskatzea, baizik eta Jainkoak gure bizitzan egiten duen guztia pozez aitortzea ere. Askotan opari handiak jasotzen ditugu eta aurrera egiten dugu, eskerrak eman gabe. Jesusek egin zuen galdera gaur ere entzuten da: “Eta beste bederatziak, non dira?”. Guk ere geure buruari galdetu beharko genioke: eskertzen dutenen artean ote gaude, ala ahazten direnen artean?

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.