HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 10

Aldi hartan, Jesusek deabru bat bota ondoren, jendarteko batzuek zioten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak». Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoagandiko seinale bat eskatzen zioten. Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua erraustu egingo da eta etxea etxearen gain eroriko. Era berean Satanas ere: bere baitan zatiturik badago, nola iraun dezake haren erreinuak? Zuek diozuenez, Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen ditut. Baina Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. Baina Nik deabruak Jainkoaren indarrez botatzen baditut, garbi dago iritsi dela zuengana Jainkoaren erreinua. Gizon indartsu batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duen bitartean, seguru dauzka bere ondasunak. Baina indartsuago den batek eraso eta menderatzen badu, segurantzia ematen zioten armak kendu eta banatu egiten ditu hari harrapaturiko ondasunak. Nire alde ez dagoena nire aurka ari da, eta nirekin biltzen ez duenak sakabanatu egiten du. Espiritu gaiztoa, norbaitengandik atera ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina aurkitzen ez duelarik, bere buruari esaten dio: “Itzul nadin atera nintzen neure etxera”. Iristean, etxea garbitua eta apaindua aurkitzen du. Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen. Horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da».

Lukas 11, 15-26.

Ebanjelioko pasarteak Jesusek mutu batengandik deabrua bota ondoren sortutako eztabaida dakarkigu gaur. Batzuek harriturik Jainkoaren indarra aitortzen dute, baina beste batzuek, beren boterea galtzeko beldurrez, “Beeltzebulen bidez” ari dela esatera heltzen dira. Kontraesan horrek erakusten du nola gaiztoak gezurra eta difamazioa erabiltzen dituen zalantza ereiteko, ongia agerikoa denean ere. Jesus ez da tranpa horretan erortzen, baizik eta bere bizitzarekin erakusten du Jainkoaren Erreinua askatasuna eta duintasuna dauden lekuan zabaltzen dela. Gaur egun ere, ongirako bidean dabiltzanak bidegabeki erasotuak izan daitezke. Gure bihotz-bihurketa ahula dela gogoratzeak Jaunaren sostengua behar dugula erakusten digu, eta Haren indarrak gure beldurrak konfiantza bihurtzea ere.

Gai al gara gure fedea tinko mantentzeko eta Jainkoaren lekuko argi izateko, nahiz eta zalantzan jarri edo gaizki ulertuak izan?

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.