HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 7

Aldi hartan, Jesus herrixka batean sartu zen, eta Marta zeritzan emakume batek bere etxean hartu zuen. Bazuen honek Maria izeneko ahizpa bat, eta hau, Jaunaren oinetan eserita, haren hitza entzuten zegoen. Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Orduan, Martak Jesusen aurrean jarri eta esan zion: «Jauna, ez al zaizu axola nire ahizpak lan guztia nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko». Jaunak, ordea, erantzun zion: «Marta, Marta, gauza askorengatik zabiltza kezkatua eta larri; baina bat bakarra da beharrezko. Alderdirik onena aukeratu du Mariak, eta ez dio inork kenduko».

Lukas 10, 38-42.

Lukasen ebanjelioan, Martak eta Mariak jarrera osagarriak adierazten dituzte. Martak gogoz eta arduraz zerbitzua egiten du, beharrezkoa eta baliotsua dena, baina kezka eta urduritasunak harrapatzen du. Mariak, berriz, eskema guztiak hausten ditu Jesusekin maisuaren oinetan eserita, ikasle gizonei gordetako lekua hartuz. Gertakari hau, emakumeak ikasketa erlijiosoetatik baztertuta zeuden testuinguruan, benetan iraultzailea da. Jesusek ez du Martaren lana gutxiesten, baizik eta gogorarazten dio zerbitzuak entzute arretatsuaren fruitua izan behar duela. Horrela, ekintza eta kontenplazioa uztartzen ditu, emakumea ere ikasle gisa duintasunez aitortuz. Garaiko kultura emakumeen papera mugatzera ohituta bazegoen ere, Jesusek bide berria irekitzen du, euren presentzia eta ahotsa fede-bizitzan balioetsiak izan daitezen. Gaur, guretzat erronka da galdera hau egitea: gure elizan oraindik emakumeak baztertzen dira ala Jesusek beraiei ordurako aitortutako tokia guztiz eskaintzen zaie?

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.