HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 5

Aldi hartan, apostoluek esan zioten Jaunari: «Handitu sinesmena gugan». Jaunak erantzun zien: «Sinesmena bazenute, mostaza hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi “atera hortik eta landatu itsasoan” esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke. Emazue, zuetako batek morroia duela soro-lanean edota artzaintzan. Morroia etxeratzean, “hator berehala mahaira” esango ote dio? Ez ote dio beste hau esango: “Presta iezadak afaria, jantzi aurreko mantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk heuk?”. Morroiari esker ona zor ote dio, agindua bete duelako? Zuek ere gauza bera: agindutako guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizajoak gara; egin behar genuena besterik ez dugu egin”».

Lukas 17, 5-10.

Fedean, sinesmenean aurrera egiteko gure jokaerek zer esan handia daukate, gaur Jesusek esaten digun bezala. Bere arrastotik jarraitzea ez da bere erantzukizuna, norberaren konpromisoa baizik. Eta, agian, hortxe komeriak! Gure gaurkoan oso ohituta gaude, bereziki, edozein zailtasunari aurre egiteko, errezeta azkarrak eta ‘pilula’ antzeko zerbait bilatzea. Baina bizitza beraren zentzua, egunerokoan eta modu ezberdinetara erein behar dugun hazi txikiez osatu beharra dago; etengabeko lana da: gaur, bizitzaren lursailaren zati txiki bat; bihar, beste bat; etzi, zerbait haratago. Eta garbi edukiz, gainera, hori dela eginkizuna: bizitza zerbitzatu egin behar dugula, modu batera eta bestera. Baliozko zerbait eraikitzeak bereak ditu; ez da bapateko gauza edo ipuinetan agertzen den barita magikoaren emaitza. Prest al gaude dinamika bizi, aberats eta zabal horretan aurrera egiteko: “atera hortik eta landatu itsasoan”?

Arantza Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.