HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 3

Aldi hartan, honela mintzatu zen Jesus: «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan hainbat mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihotz-berrituak ziratekeen, dolu-jantziz estali eta hautsean eserita. Horregatik, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute auzian zuek baino. Eta zu, Kafarnaum, zeruraino altxatuko al zara? Lurraren barreneraino eroriko zara! Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit, eta zuek onartzen ez zaituztenak Ni ez nau onartzen; Ni onartzen ez nauenak, berriz, bidali nauen hura ez du onartzen».

Lukas 10, 13-16.

Lukasek agertzen digun pasarte honetan, dagoeneko, Jesusengan hasia da heriotzera eramango duen bidea. Jesus ez da inozoa eta antzematen ditu gauzak, bizitza okertzen ari zaiola, inguruan gertatzen ari diren mugimendu batzuk antzemanez. Keinuak, bizitza bera ikusten eta interpretatzen trebea da. Agian, horregatik ere, oinarrizko mezua hobeto eta argiago azpimarratu nahi du; jabetzen baita xumetasun, zerbitzari, apaltasun jarrera ez dela hain erraz ulertzea; eta, bereziki, eguneroko bizitzan haragi egitea. Hortik, bere dei zorrotza, ez beldurtzeko, astindu eta egoki esnatzeko baizik: “Ai zu…! Ai zu…!”. Aspalditik Jesusen inguruan ibiltzeak, arauak betetzeak ez du, berez, bihotz-berritzera eramaten. Egiazko, sakoneko bizitzaren egarria behar da, eta ez modu bateko edota besteko ‘estatus’ batekoa izateagatik lortzen dena. Jesusen Jainkoaren mezua haragi egiteak sakoneko prozesua eskatzen du. “Aizu…!”ren bat entzuteko prest?

Arantza Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.