Iraunkortasuna

2025 Ira 30

Indarrak falta direnean,
zu izango zara euskarria.
Zergatia ahazten dudanean,
zu izango zara oroimena.
Gogoa galtzen dudanean,
zu izango zara arnasa.
Fedeak zalantzan jartzen nauenean,
zu izango zara erantzuna.
Alaitasuna faltan botatzen dudanean,
zu izango zara zerumuga.
Balioa behar dudanean
zu izango zara ezkutua.
Gaitzespenaren beldur naizenean
zu izango zara besarkada.
Bidea nahasten dudanean,
zu izango zara gidaria.
Amore eman nahi dudanean,
zu izango zara balazta.
Zaratak zorabiatzen nauenean
zu izango zara isiltasuna.
Maitasuna ezagutzen ez dudanean
zu izango zara pasioa.
Arrazoiak xahutzen ditudanean
zu izango zara azken erreserba.

Eta zu, nire guztia izanik,
besterik ez dut behar
aurrera egiteko.

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.