pentsatzeko joera izaten dugu,
gauzarik oinarrizkoenak kentzen eta berarentzat hartzen zizkiola,
jantzi finak erosteko,
eta egunero jai ederretan ibiltzeko.
Hori pentsatzeko joera dugu, bai,
gure egoera eta parabolako aberatsarena
hain antzekoak direnez,
ez dugulako erantzukizun hori onartu nahi:
ez zaigu ezer ere falta,
duintasunez ez ezik, modaren arabera ere janzten gara,
telebista eta kotxea dauzkagu,
berogailudun etxea dugu, edo etxeak…
Tira, normalena, “mundu guztiak” daukana.
Baina Jesusen ipuintxoak ez du halakorik esaten.
Ez dio izenik gabeko aberatsak
Lazarori probetxua ateratzen dionik,
ez dio esplotatzen duenik,
ez dio ogia bere jaiak egiteko lapurtzen dionik.
Lazarori, hori bai, ez ikusia egiten dio,
bere zereginetan dabil, bere gauzez kezkaturik,
beretarrekin bizi da aitaren etxean,
bizi egiten da, gainerakoei bizitzen utzita…
Parabolako aberatsari gauza bakarra egotzi ahal zaio:
ardurarik eza.
Kontua hori baita: ardurarik eza ere hiltzailea da;
hiltzaile bakarrak ez dira
miseria, indarkeria eta intolerantzia,
ardurarik ezak ere hil egiten baitu.
Gure erosokerian itxita bizitzeak,
gure ingurukoei bizitzen utzita
baina inguruko miseriari so egin gabe,
besteen hondamendia zuzenean eragin gabe
baina hondamendi horrek ukitzen ez gaituela,
horrela bizitzeak sufrimendua eta heriotza eragiten ditu.
Eta gainera, gure artean izugarrizko leizea irekitzen du,
bi klasetako seme-alaben artean banaketa sortzen du
eta leize hori ezin zeharkatuzkoa zaigu, azkenean.
Esan zigun Jesusek ere, egia da.
Baina zaila egiten zaigu, eta deserosoa, gogoratzea,
zeren basoa ikusten uzten ez diguten zuhaitz horien antzera,
gure bizi mailak ere ez digu ikusten uzten
inguruan metatzen den miseria,
hainbat aldiz ukitu ere egiten ez gaituen miseria hori.
Mila esker, Jauna, abisuagatik,
neba-arreben zauriak miazkatu behintzat egin ditzakegula
jakinarazi diguzulako,
soberakinak, gutxienez, haiekin partekatu ahal ditugula…
eta ez bakarrik hori:
elkartasunerako aukera ere badugula.
Eskerrik asko adi egotera deitzen diguzulako,
sufrimendu eta premiei so egin
eta jasaten dituztenekin elkartasuna izatera, alegia.
Izan ere, zuk haiek aukeratu dituzu
eta horren berri eman izan diguzu beti:
Moises eta profeten bidez,
Jesus Biztu zure seme
eta gure senide nagusiaren bidez,
eta baita gure historian
eta gure historietan izan diren
hainbat eta hainbaten lekukotzaren bidez.
Lagun iezaguzu sufritzen dutenekin bat egiten
lagundu ahalko genukeen baino txarrago bizitzen
oinarrizkoena ere ez dutenekin gureak partekatu ahal izateko.
Lagun iezaguzu adi egoten,
sufrimendua eta miseria ikusteko:
ez daitezela ondoan pasa, gu ukitu gabe,
senti dezagula haien mina, zuk sentitzen duzun bezala,
bihozbera eta errukiorra baitzara.
Haiekin bat egin nahi dugu
gauza hurbil eta urrunagoetan,
zugana denok batera joan ahal izateko,
zuk nahi duzun bezala,
leize eta miseriarik gabe…
Hiltzailea den ardurarik ezik gabe.
0 Comments