HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 27
Aldi hartan, Jesusek egiten zituenengatik txundituta zeuden guztiak. Hark esan zien ikasleei: «Hartu ongi gogoan hitzok: “Gizonaren Semea gizakien esku utziko dute”». Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ez ziren esanahiaz jabetzen; galdetzeak, berriz, beldurra ematen zien.
Lukas 9, 43b-45.

Jesusen misioak ikasleengan duen eragina zabal agertzen du gaurko pasarteak eta jarraitzaile garenoi ispilu bezala eskaintzen zaigu. Bi mila urte ondoren Jesusek txundituta gaitu oraindik ere, bere irakaspenen jakinduriagatik eta bere zeinu harrigarriengatik.
Misioa ez da erabat agerian jartzen Jauna gizakien esku utzia izango den unea arte. Animoak zeharo aldatzen dira ikasleengan, eta guregan ere. Txundidurak iluntasunari eta beldurrari ematen die paso. Nekaldia iluna baita, Jesus berarentzat iluna izan zen bezala, Oliomendiko otoitzak garbi erakusten duen bezala.
Hala ere, Jesus ez da saihestu beharreko misterioa, baizik eta maitasunez besarkatu beharrekoa. Jaunaren Nekaldia ez da porrota, baizik eta piztuerarako bidea. Jesusen hitzak, ilunak izan arren, egia eta bizia dira. Egiari beldur izan gabe, har dezagun eguneroko gurutzea eta jarrai diezaiogun Jesusi itxaropenezko erromes gisa.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments