Sinodalitatearen bihotza (2)

2025 Ira 22

“Elkarrekiko mendekotasunak gorpuzten du sinodalitatearen bihotza” (Sinodalitateari buruzko sinodoaren azken testuko 13. zenbakia).

Aurreko gogoetan hiru tradizioen zenbait ezaugarri genekartzan gogora, ‘elkarrekiko’ horren azpian daudenak, elkarri tenk egiten: Magdalako Mariarena, Pedrorena eta Dizipulu Maitatuarena.

‘Elkarrekiko mendekotasun’ esapideak badu pisu berezia, hainbat mezu antzeman baitakizkioke, besteak beste, hurrengoak: lehenik, ez dagoela tradizio horietako bat ere beste bien gainetik (elkarren gainean kokatzen baitira); bigarrenik, bat ere ez dela nahikoa (bakoitzaren ezaskitasuna); hirugarrenik, bakoitzak beste bien beharra duela. Hori dela-eta, preseski, hiru tradizioak letra larriz idatzita daude. Horren ifrentzuan irakurrita, arriskutsua da hiru tradizioetako bat (edo bi) lehenestea (bata letra larriz idatzi eta bestea(k) letra xehez) eta, are gehiago, batekin geratzea, oso ondorio latzak eta suntsigarriak baitakartza. Hain zuzen ere, horixe da Elizaren historian behin baino gehiagotan gertatu dena.

Egin-eginean ere, tradizio horien elkarrekiko harremanean gorpuzten da Elizaren sinodalitatea. Elizaren muinaz ari gara.

Ez ahaztu, gero! Elkarrekiko harreman hori etengabeko tentsio amaigabean dago. Eliza sinodala da bere erroan eta horrek dakar, nahitaez, bidean egotea, beti bila ibiltzeak sortzen duen tentsioan. Une historiko bakoitzean posible den oreka (sintesia) bilatu behar du; hala ere, sintesiaren formula oro, erantzun bakoitza behin-behinekoa da nahitaez.

Tradizio karismatikoak (Joanena) eta tradizio instituzionalak (Pedrorena), nolabait esatearren, elkarrekin korrika egiten, elkarri tenk egiten, lan egiten dute helburu bakarra izanik: Magdalako Mariak izan duen bizipenaren testigantza ematea.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.