HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Ez da inor zerura igo zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea. Moisesek basamortuan brontzezko sugea altxatu zuen bezala, hala izan behar du altxatua Gizonaren Semeak, harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten. Izan ere, hain maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duen inor gal ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez baitzuen bere Semea mundura bidali mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baizik».

Joan 3, 13-17.

Judutarrek, basamortuan zeudela, sugeekin arazo handiak zituzten. Kosk egiten zieten, eta beraien pozoiez hiltzen ziren. Jainkoaren aginduz Moisesek brontzezko sugea altxatu zuen, eta pozoiturik zeuden judutarrek hari begiratzen baldin bazioten, sendatu egiten ziren. Era berean gu heriotzaz pozoituta gaude, ez dugu ihes egiteko inolako biderik eskura. Horregatik, Jainkoak brontzezko suge berri bat eman digu, Jesus, maite gaituelako gure salbamena nahi duelako. Bere Semeari begira dieziogula nahi du, Bere Hitza entzun dezagula, eta Hark jardun zuen bezala jarduten saia gaitezela, hala azken egunean Berarekin izango baikara.

Jokin González de Chávarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.