HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 12

Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei: «Izan ote daiteke itsua itsuaren gidari? Ez ote dira biak zulora eroriko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ondo eskolaturiko ikaslea bere irakaslea adinakoa izango da. Nolatan ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko habeaz ohartzen ez? Nolatan esan diezaiokezu senideari: “Adiskide, uztazu begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean duzun habea ikusten ez duzula? Itxurazalea halakoa! Atera lehenik zeure begitik habea, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko».

Lukas 6, 39-42.

Gaurko pasarteak pisu handia du bizitza espiritualean. Otoitzean ez dago aditurik, bizitza osoa otoitzera eman dutenek askotan azpimarratzen dute oraindik ezjakinak direla eta gero eta gehiago ohartzen direla horretaz. Hala ere, esperientziak bere balioa du, eta otoitz-gizon edo andre izan nahi duten guztiei komeni zaie zuzendari edo laguntzaile espiritual bat aurkitzea, bestela aurrera egitea zaila baita (Espiritu Santua otoiz-maisu da, baina hura ulertzen lagun gaitzakeen norbaitekin hitz egitea komeni zaigu). Beste aldetik, gu ezjakinak izanik, ezin diogu gure ondokoari bere barne-bizitzan zer egin behar duen esan, bakoitzak bere ibilbidea egin behar du, eta askotan gurearekin nahikoa eta gehiegi dugu besteen kontuetan modu traketsean sartzen hasteko.

Jokin González de Chávarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.