HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 7

Aldi hartan, jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, haiengana bihurturik, esan zien: «Norbaitek nirekin etorri nahi badu, eta bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak, eta bere burua bera baino maiteago ez banau, ez daiteke izan nire ikasle. Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire ikasle. Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, eseri eta ez ditu aurretik gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko lain ba ote duen ikusteko? Bestela, zimenduak hartu ondoren ezin bukatuko balu, hori ikustean barre egingo liokete denek,esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik bukatu”. Edota zein erregek, beste baten kontra gerrara joan nahi badu, eseri eta ez du aldez aurretik deliberatzen, ea hamar mila gizon aski dituen, hogei milarekin kontra datorkionari aurre egiteko? Eta ezetz ikusten badu, artean bestea urruti dela, mandatariak bidaliko dizkio bakea eskatuz. Era berean, zuetako inor ez daiteke nire ikasle izan, dituen guztiei uko egiten ez badie».

Lukas 14, 25-33.

Hitz latza, gero, gaurkoa!

Nola ulertuko dugu? Galdera ona nork bere buruari egiteko.

Beharbada, testua oximoron bat da (esaldi berberean esanahi kontrajarria duten bi hitz edo baieztapen egitea): bizitza galduz eskuratu bizitza. Batetik, galtzearen logika hori legez inposatzen bada, gizakia zorigabeko morroi masokista bihurtzen da logika sadikoaren eskuetan. Bestaldetik, ematen du benetako maitasunaren logikak arriskuan jartzen duela bizitza bera behin baino gehiagotan.

Baliteke Jesusek ez deitzea perfekzio bat eskuratzera, lasterketa batean lehenena izatera edo arrakasta lortzera, baizik eta maitasun eroa bizitzera. Maitasun ero hori izan ezean, onartezina da gaurko mezua. Baina kontuz maitasun eroekin: badira maitasun sadikoak eta maitasun masokistak, oro har, maitasun hiltzaileak. Ez du ematen horiek Jesusenak direnik.

Hori horrela, goiko galdera honela moldatuko genuke: zer maitasun-ero mota bizi eta nola bizi? Maitasun eroa izan baitzen Nazareteko Jesusena, Jesus bera heriotzara eroan zuena.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.