HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 5

Aldi hartan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi: «Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz, baita fariseuen ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira». Jesusek erantzun zien: «Nola nahi duzue ezteietaradeituek barau egitea, senar berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau». Parabola hau ere esan zien: «Inork ez du jantzi berririk urratzen, zaharrari adabakia ipintzeko; bestela, jantzi berria hondatu egingo litzateke, eta zaharrari ez litzaioke berriaren adabakia egoki etorriko.Ez du inork ardo berririk sartzen ere zahagi zaharretan; ardo berriak zahagiak lehertu egingo lituzke; ardoa isuri egingo litzateke eta zahagiak galdu. Ardo berria zahagi berrietan sartu behar da. Ardo zaharrarekin ohitua dagoenak ez du berririk nahi, “zaharra hobea duk” esaten baitu».

Lukas 5, 33-39.

Beti gaude kokatuta denbora batean. Beharbada, denborak berak esanahi bat dakar. Bada barau egiteko denbora eta jan-edateko denbora; ezteiak ospatzekoa eta absentziagatik negar egitekoa; bada denbora berria eta iraganeko denbora.

Garaian garaikoa bizitzea, ziur aski, jakinduria estimagarria da.

Iragana (jantzi eta ardo zaharra) oso inportantea da, neurri batean oraina iraganaren seme-alaba baita, baina iragana arriskutsua ere bada. Halaber, etorkizuna oso inportantea da, orainari norabidea ematen baitio, baina ez da arriskurik gabea. Oraina, segundo hau da Jesusekin topo egiteko aukera paregabea eta ez iragana, ez etorkizuna.

Besteak beste, gaurko testuak gonbidatzen gaitu oraina ospatzera iraganaren oroiminik gabe eta etorkizunaren gazteluetan bizi gabe, oraina baita Jesusen denbora, baita geurea ere.

Gaur oso garai preziatua da. Gaurkoz, soilik, ez egin baraurik, aienatu oroimin baldarrak, ez egin kasu etorkizuneko mehatxuei. Orain da Jesusekin topo egiteko gonbita eta aukera paregabe.

Baina, hori guztia gaurkoz soilik.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.