Errotak

2025 Ira 1

Gure herrietan, garia, azaroan erein eta uztailean gariak jo ondoren anegaka gordetzen zen zorroetan, behar izan ahala, errotara eraman, eho eta ogiak egiteko. Garai batean gure herrietako soroetan garia ereiten zen eta errotak ugaritu. Lehenago, errota eta haize-errota asko zegoen gure herrietan, batzuk berriak baina beste asko olak aprobetxatuz egokituak euren ubide, antepara eta guzti. Errota berba, latineko “rota(m)”-etik dator, euskerak zuzenean hartu du “e”- protetikoarekin. Hortik errota. Gazteleraz “rota(m)”> roda> rueda bilakatu da. Eraikuntza honek badauka beste latinetikako hitz bat: bolu. Hau latineko “molinu(m)”-etik dator, (molinu(m)> moliu>boliu>bolu; aikor: Bolueta, Bolinaga, Bolibar, etab.) Euskal Herriko beste lurralde batzuetan, eihera izena erabiltzen da eraikin bera adierazteko. Errotetan galgarauak eta artagarauak ehotzen ziren, irin horrekin gari-ogi eta arto-opilak egiteko labesuen bidez. Gaur egun artagarauak bakarrik ehotzen dira garirik ez dugulako ereiten. Arto-irina modan jarri da gaur talo-janak egiteko. Errotariak berbabide izaten ziren sarritan, ehotze lana ez zelako diruz ordaintzen, espezian baino. Eta, jakina, sarritan pisu kontuagatik edo irin aldaketengatik, haserreak sortzen ziren errotari eta bezeroen artean. Horregatik, batek baino gehiagok errotaz aldatzea erabakitzen zuen. Hortik sortu zen herri-esaera hau: “Errotaz aldatu bai, baina errotariz ez.” Gaur errota asko museo etnografiko  bihurtu dira.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Harribitxi ederra post hau, etimologia eta guzti!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.