HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 7

Aldi hartan, Jesusek, Filiporen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien ikasleei: «Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?». Haiek erantzun: «Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor naizela diozue?». Simon Pedrok erantzun zuen: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea». Orduan, Jesusek esan zion: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta hau diotsut Nik: Zu Pedro zara –harkaitza–; harkaitz horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza, eta Herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emango dizkizut: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua». Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei. Une hartatik hasi zen Jesus ikasleei azaltzen beharrezko zela bera Jerusalemera igotzea, eta han asko sufritu beharra zuela apaizburuen eta lege- maisuen aldetik; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztuko zela. Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion:

«Inola ere ez, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko!». Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori: «Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo zara niretzat, zure asmoak ez baitira Jainkoarenak, gizakiarenak baizik».

Mateo 16, 13-23.

Ebanjelioaren beste harietako bat: bere helburua, guk Jesus ezagutu eta bere jarraitzaile bihurtzea da. Horregatik ez dira jakituriazko esaldiak edo gertakariak; ez dira ereduzkoak ez portaerazkoak, ez dute bilatzen ez gu onak izatea ez zoriontsu sentiaraztea. Jesusi atxikitzea eta beragan bizia aurkitzea da beraien xedea.

Atzo aipatzen genuen krisi horietako bat irudikatzen digu gaurko pasarteak. Batetik, atzoko pasartearen aurreko nahasmena adierazten digu pasartearen hasierak, Jesusi buruzko ikusmolde ezberdinak bilduz. Bigarrenak, aldiz, ondorena, Jesusek Jerusalemerako igoeran ikasleei egingo dizkien azalpenen berri emanez.

Ez da harritzekoa Pedroren eskandalua. Gu ere eskandalizatzen gaitu sufrimenak. Eta ez nolanahi. Sufrimena gutxitzeko, saihesteko sekulako ahaleginak egiten ditugu. Ezin dugu ikusi, are gutxiago jasan. Nola sinestu hor Jainkoa aurki genezakeela, edo hobeki, hor Jainkoak aurki gintzakela? Pairamen guztien aurka borrokatzeko eskatu zigun Jainkoarekin topo hor, sufrimenean? Jesusi ere asko kosta zitzaion gurutzea, heriotza bizi bide bezala onartzea.

Agian guk ere, nahiz eta Pedrok bezala Jesus salbatzailetzat aitortu, garbitu beharko dugu beraz ustez dakiguna eta berari utzi nor den agertzen.

Jesus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.