HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 4

Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen heriotzaren berri jakitean, Jesus leku bakarti batera joan zen bera bakarrik txalupaz. Baina ohartu zen jendea eta oinez jarraitu zion herrietatik. Txalupatik ateratzean, Jesusek jendetza handia ikusi zuen; erruki izan zituen eta gaixoak sendatu zizkien. Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten: «Leku bakartia da hau eta orduak aurrera doaz. Bidal ezazu jendea, auzoetara joan eta jatekoa eros dezan». Jesusek esan zien: «Ez dute zertan joan; emaiezue zeuok jaten». Haiek, orduan: «Ez dugu hemen bost ogi eta bi arrain besterik». Eta Jesusek: «Ekarri hona». Jendeari belar gainean esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerurantz jasorik, bedeinkapen-otoitza egin, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari. Asetzeraino jan zuten guztiek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete bildu zuten. Bost mila gizon inguru ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.

Mateo 14, 13-21.

Otoi.euseko irakurle adiskidea: astean zehar Ebanjelioa zeharkatzen duten zenbait hari azpimarratu nahi ditut, Ebanjelioa Jaunak guri (zehazki niri) gaur zuzentzen digun berri on aparta bezala jaso dezagun.

Harietako bat hau da: Jainkoaren nahia eta ametsa gu gara. Horregatik gutako egiten da, eta gure izate guztia axola zaio: gure oinarrizko beharrak bere gain hartzen ditu eta bere egiten. Gutaz errukitzen da, gaixoak sendatu, goseak ase, beldurrak baretu, barne zalantzak argitu… Jaunak zinez gure alde jokatzen du eta ez du oporrik hartzen.

Gaurko pasarteari begiratuz:

– Jesus Joanen heriotzaren ondoren bakardade bila doa.

– Zenbat adierazten duen bigarren esaldiko “baina” horrek. Jesus bakardade bila eta jendea Jesusen bila. Bi bilaketa kontrajarriak? Ez Jesusentzat. “Ardura zaitezte Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak”.

– “Erruki izan zituen”. Jatorrizko esaldian: barrenak nahastu, sabela jiratu zitzaion. Jainkoaren begirada: gizakion beharren aurrean gainontzeko guztia bigarren mailan geratzen da.

– Jainkoak ez du neurririk, beti gainezka. Gure goseak ase eta gehiagora begira jarriz bezala. Zenbaki harrigarriak egiaz harrigarritasunez bete nahi gaitu, harriduraz noren aurrean gauden galde dezagun.

Jesus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.