HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 2

Aldi hartan, Jesusen berri jakin zuen Herodes Galileako gobernariak, eta esan zien bere zerbitzariei: «Joan Bataiatzailea da! Hildakoen artetik piztu da, eta horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori». Izan ere, Herodesek Joan harrapatu eta, loturik, kartzelan sartua zuen, Herodias zela eta. Herodesen anaia Filiporen emaztea zen Herodias. Joanek esaten zion Herodesi: «Ez zaizu zilegi emazte hori edukitzea». Herodesek hil egin nahi zuen, baina jendearen beldur zen, profetatzat baitzuten denek. Baina Herodesen urtebetetzean, Herodiasen alabak dantzan egin zuen guztien aurrean eta atsegin izan zitzaion Herodesi. Hargatik, eskatu ahala guztia emango ziola agindu zion neskatxari zin eginez. Neskatxak, bere amaren aholkuari jarraituz, esan zion Herodesi: «Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean». Goibel jarri zen erregea; baina mahaikideen aurrean egindako zinagatik, eskatua emateko agindu zuen, eta Joani lepoa moztu zioten kartzelan. Azpilean burua ekarri eta neskatxari eman zioten, eta neskatxak amari. Joanen ikasleek haren gorpua jasotzera etorri eta lur eman zioten; gero, Jesusi berri ematera joan ziren.

Mateo 14, 1-12.

Heriotzak bere bideak aurkitzen ditu, zuzenak ez badira ere.

Herodesek hil egin nahi du, baina beldurra dela eta ez da ausartzen; hori bai, kartzelan sartzen du.

Herodiasek gorrotoa dio Joan Bataiatzaileari, baina Herodesek ez du bere nahia betetzen.

Neskatxa dugu tartean, Herodiasen alaba, ez dakigu Joan Bataiatzaileari buruz zer pentsatzen zuen, baina Herodesen promesa dela eta, amak esanda, Joan Bataiatzailearen burua eskatzen du. Heriotzak bide asko ditu, nik ezin badut, besteaz baliatuko naiz.

Joan Bataiatzailea, pasarteko biktima, Herodesen aurkako salaketa egiteagatik kartzelatua izan dena, heriotza aurkituz.

Gaurkoan Joan Bataiatzailearen jarrera aipatu nahi dut: askatasunez jokatzen du, ez du beldurrik, ez du ezer irabaziko egiten duen salaketarekin, eta Herodes bera bada ere, salatu egiten du. Bere asmoa ez da bere burua salbatzea, besteak bera ondo ikustea edota bere alde egitea, baizik eta benetako Bizia non dagoen adieraztea, bihotz-berritzearen deia zabaltzea, Jainkoaren bideak prestatzea.

Inoiz zure bizitzan gorrotoa nagusi izan bada, edo bada, adi egon; gurea Jaunaren bideak prestatzea da Joan Bataiatzailearen antzera, maitasuna nagusi eginez. Hau da Jaunaren erantzuna: gorrotoarekin erantzun beharrean, maitasunarekin erantzutea.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.