HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 1

Aldi hartan, Jesus bere herrira joan zen eta irakasten ari zitzaien sinagogan. Jendeak, harriturik, zioen: «Nondik du honek horrelako jakinduria, eta nondik mirari horiek? Hau ez al da, ba, arotzaren semea? Honen amak ez al du izena Maria, eta honen anaiek Santiago, Jose, Simon eta Judas? Eta honen arrebak ez al dira gure artean bizi? Nondik du, beraz, honek hori guztia?». Eta ezin zuten sinetsi harengan. Jesusek esan zien: «Profetari edonon ematen diote ohore, bere herrian eta etxean izan ezik». Eta, haien sinesgogorkeriagatik, ez zuen han mirari askorik egin.

Mateo 13, 54-58.

Aurreiritziak gure begirada itsutu egiten dute; dugun informazio berria begiratu beharrean, gure usteak baliatzen ditugu, dugun informazio zaharrean baliatuz. Entzumenak itsutu ondoren, bihotza ere gogortu egiten dugu, eta guregan mesfidantza nagusitzen da.

Bere herrian gertatu zen, gure herrietan gertatzen da eta horretarako esaldiak ere baditugu: ezagutzen zaitut, ez nauzu engainatuko… Eta hemen galdera: zer egin honen aurka? “Haien sinesgogorkeriagatik ez zuen han mirari askorik egin” dio gaurko pasarteak, eta egia da, horrelakoetan guk ere ez dakigu zer egin. Baina erantzuna ez da isilik egotea, mirari asko ez badira ere, horrelakoetan ere gertatzen dira.

Aldi berean, geldik ez egotera deituak gaude; aurreiritziak gainditzeko deia jasotzen dugu, gure begirada itsutu ez dezaten, ezta ere gure bihotza gogortu. Joan gaitezen gu ere Jakinduriaren bila, askatasunez, zintzotazunez, bihotz-berrituz, dugun informazio zaharra berrituz… agian mirariren bat gertatuko da…

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.