Ireki atea, ez esan ezer.
Utzi eguzkiari sartzen.
Utzi alde batera ustekabeak,
hainbeste halabehar,
zugan goizero sinesten dudalako
nahiz eta batzuetan zuk ez sinetsi ezer.
Ireki hegoak pentsamendura
eta utz iezaiozu zeure buruari eramaten;
bizi eta gozatu une oro
intentsitate osoz
zugan goizero sinesten dudalako
nahiz eta batzuetan zuk ez sinetsi ezer.
Oraindik saiatzeko denbora geratzen dela
sentitzea, zure patua aldatzeko denbora.
Eta zuk, hain arrotz bizi zarenez,
ez duzu inoiz ikusten
negu gogor eta luze batez haratago.
Ireki begiak itsasoa bezain zabalak
diren beste begirada batzuetara.
Isiluneak eta barrikadak hautsi,
errealitatea aldatu,
zugan goizero sinesten dudalako
nahiz eta batzuetan zuk ez sinetsi ezer.
Oraindik saiatzeko denbora geratzen dela
sentitzea, zure patua aldatzeko denbora…
Ireki atea, ez esan ezer…
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
0 Comments