HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 30

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Zeruetako erreinuarekin soroan ezkutatua dagoen altxorrarekin bezala gertatzen da. Norbaitek, aurkitzen duelarik, berriro ezkutatu egiten du eta, pozaren pozez joan, dituen guztiak saldu eta soro hura erosten du. Era berean, zeruetako erreinuarekin, harri bitxi bila dabilen merkatariarekin bezala gertatzen da. Balio handiko bat aurkitzen duenean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten du».

Mateo 13, 44-46.

Aurkitu al duzu zure bizitza gidatzen duen altxorra? jarri duzu bihotza altxorra lortzeko saiakeran? eta altxorrak, nora eramaten zaitu?

Gaurko ebangelioko pasarteak galderak sortzen ditu, eta bizitza begiratzeko gonbidapena egiten du; bizitza begiratu, baita ere bizitzan ditugun egiteko moduak.

Izan ere, agian altxorra ikusi dugu, baino nekatuak gaude, beste zereginetan distraituak, bizitzan ditugun beste asmoak betez. Ez gara guztia saltzeko gai sentitzen; lotura asko ditugu, eta altxorra hor badago ere, nola askatu gure loturetatik? Batzuetan besteak modu batera edo bestera lotzen gaituzte, besteetan geure buruak lotzen ditugu sortzen zaizkigun desioak beharretan bihurtuz.

Gaur jasotzen dugun gonbidapena gure bizitzak aztertzera garamatza, batetik ditugun altxorren artean diszernimendua egitera bultzatzen gaitu, benetan Bizia emango digun altxorra aukeratzeko, eta ondoren distrakzioak alde batera utziz, altxorraren bila joateko.

Azken galdera bat sortzen zait… prest zaude?

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.