Zeure Espiritua ematen diguzu (Lk 11, 5-13)

2025 Uzt 28

Hainbat eta hainbat aldiz gauzak eskatu dizkizugu
eta —aitor ezazu— ez dizkiguzu eman.

Arrazoizko gauzak eskatu dizkizugu
eta gainera merituren batzuk ere eginak genituen:
ahaleginak egin ditugu eta bideak bilatu
zenbait ate jo ditugu, irekitzekotan…
Baina batzuetan bai eta bestetan ez.
Azkenerako, sentsazio hori daukagu:
orduan ere, beharbada, ez zenuela zerikusi handirik izan,
ez gainditu genuen azterketa hartan,
ez orduko egoera zailean,
ezta sendaketaren kasuan ere…

Kontua hori da,
Zuk ez diguzula edozer ematen,
zuk zeure Espiritua ematen diguzula:
bizitzari aurre egiteko indarra,
bidea aurkitu ahal izateko argia,
neba-arrebenganako atea.

Eskerrak eman nahi dizkizugu,
egoera zailei aurre egiteko
zure laguntzagatik,
inoren zailtasunetan
parte hartzeko zure deiagatik,
gure bizimodua bideratzen ari garela
egiten dizkiguzun iradokizunengatik.
Jakin dezagula hori guztia, eta aitortu.
Erakutsi zuri gutxiago hitz egiten
eta gehiago entzuten.

Gure otoitza zure nahiak entzun
eta gauzatzeko prestatzea izan dadila;
ez dezagula esan behin eta berriro
gure ustez zer falta dugun.
Gure otoitza, nondik igaro zaren
ulertu eta eskerrak ematea izan dadila;
ez dezagula nahi izan,
guk nahi dugun lekutik igaro zaitezen.
Gure otoitza, geuk erabakitzeko,
geure erantzukizunei erantzuteko indarra eskatzea izan dadila,
gure ustez Jesusek egingo zuena egiteko indarra, alegia.
Ez diezazugula eska magia egiteko eta,
eraberritzea egokitu zaigun errealitatea zeuk aldatzeko.

Eta jakin dezagula zure ahotsa entzuten gure bileretan ere,
zutaz hitz egiteko biltzen garenean,
Jesusen atzetik ibiltzeko
elkarri laguntzen saiatzen garenean;
eta gainerakoen maitasun-laguntzen bidez,
senti dezagula maite gaituzula eta gure euskarria zarela.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.