HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 5

Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen ikasleek Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Nolatan egiten dugu fariseuek eta guk hainbeste barau, eta zure ikasleek ez?». Jesusek erantzun zien: «Ezteietara deituak egon ote daitezke triste, senar-berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan egingo dute barau». Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten, adabakiak jantzia behartu eta zarratada handiagoa egingo bailuke. Ez da ardo berririk ere sartzen zahagi zaharretan; bestela, zahagiak lehertu egingo lirateke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu. Ardo berria zahagi berrietan sartzen da, eta horrelabiek irauten dute».

Mateo 9, 14-17.

Arauak erosoak dira guretzat: badakizu zer egin behar den eta zer ez den egin behar; ez duzu ezer erabaki behar eta gainera ziurtatuta daukazu saria. Baina Jesusek bestela ikusten zuen kontu hori. Haren arabera, Jainkoak jai batera gonbidatzen gaitu —eta ez edozein jaitara, ezpada ezteietara, hau da, maitasunaren jaira— eta arau bakarra dago: maita ezazue elkar.

Badaki Jesusek, dena den, guztia ez dela beti jaia izango, etorriko direla momentu txarrak eta triste egoteko garaiak. Jesusekin topo egin ondoren, ordea, dena aldatzen da, berria da dena. Eta egoera berrietan ez dute balio konponbide zaharrek. Geure esku egongo da orduan maitasunaren jaia aurrera nola atera erabakitzea, gure lana izango da mundu hau, zeinek bere indarraren arabera Jainkoaren nebarrebatasun-proiekturantz bultzatzea, milimetro batzuk baino mugitzen ez badugu ere.

Mila esker, Jauna, maitasunaren jaiaren partaide egin gaituzulako. Lagun iezaguzu askatasunean bizitzen, maitasunaren arau bakarraren mendean irauten, beti ere Jesus, senar berria, gidari dugularik.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.