HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 4

Aldi hartan, Jesusek, bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarraitu niri». Mateok zutitu eta jarraitu egin zion. Geroago, Jesus mahaian zegoen Mateoren etxean; beste zergalari eta bekatari asko ere etorri eta mahaian eseri ziren Jesusekin eta honen ikasleekin. Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zuen Maisuak zergalariekin eta bekatariekin?». Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek sendagile beharra, gaixoek baizik. Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: “Nahiago dut errukia sakrifizioak baino”. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik».

Mateo 9, 9-13.

Jesusen garaiko juduek, gure artean ere oso hedatuta dagoen sinesmena zuten: Jainkoak onei sariak ematen dizkie eta gaiztoei zigorrak; merituak egin behar dira, beraz, Jainkoa gure alde edukitzeko. Horregatik ez zuten ulertzen zergatik Jesusek bekatariekin bazkaltzen zuen. Baina Jesusen ustez, kontua alderantziz gertatzen zen: Jainkoa gure alde dago, guretzako gauza onak nahi ditu soilik, eta horrek bihotz-berritzera eraman behar gaitu. Horregatik zioen: “Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik”.

Sarri askotan, bekatariak garenez, ez gara duin sentitzen Jesusi jarraitzeko eta harengandik urruntzen gara, lotsaz batzuetan eta ezingo dugulakoan beste zenbaitetan. Baina Jesusek argi esaten digu guri ere: “Ez dute osasundunek sendagile beharra, gaixoek baizik; jarraitu niri”. Kontua ez baita meritu asko egitea, Jainkoaren maitasuna onartzea baizik.

Lagundu, Jauna, Jesusi jarraitu eta gure etxea ekartzeko, baita horretarako duinak ez garela sentitzen dugunean ere. Lagundu gure buruak bekataritzat aitortu eta zure errukia onartzen, Jesusengan inoiz entzun gabeko aukerak ireki baitituzu guretzat.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Gaurko egunerako ere arau ederra: izan dezagula errukia sakrifizio guztien gainetik.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.