HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 3

Tomas, hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Gainerako ikasleek esan zioten:

«Jauna ikusi dugu». Tomasek erantzun zien: «Haren eskuetan iltze-zuloak ikusten ez baditut, neure atzamarra haren iltze-zuloetan eta neure eskua haren saihetsean sartzen ez baditut, ez dut sinetsiko». Handik zortzi egunera, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere haiekin zen. Sartu zen Jesus, ateak itxirik zeudela eta, erdian jarririk, esan zien: «Bakea zuei». Gero esan zion Tomasi: «Ekarri atzamarra, begira nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik». Tomasek erantzun zion: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!». Jesusek esan zion: «Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak.

Joan 20, 24-29.

Jesusekin topo egiten dugunean, horrek bizitza aldatu ahal digu. Eta hori ez da norberaren esperientzia hutsa. Tomas ez zegoen gainerakoekin Jauna agertu zitzaienean, eta horregatik ez zuen sinesten. Komunitatea behar zuen, etxean ateak eta leihoak itxita ezkutatzen ziren lagun haien taldea, Jaunarekin  topo egin ahal izateko. Eta guri ere gauza bera gertatzen zaigu: kritika zorrotzak egin ahal dizkiogu Elizari, baina Jesusekin suertatu garela konturatzeko, Eliza behar dugu, Eliza baita Jesusen aurpegia laino artean bezala ezagutu dugun ispilu hautsia.

Baina gauza batzuk lehen pertsonan egin behar dira. Jesus ezagutzeko, zauriak ukitu behar dizkiogu eta orduan aitortu ahalko dugu Jesus ikusi dugula. Taldea behar dugu. Areago: kristauen fedea taldekoa da, ezinezkoa da talderik gabe sinestea. Baina sineste hori, aldi berean, lehen pertsonakoa da, norberak egin beharreko esperientzia eta apustua.

Eskerrak, Jauna, momenturen batean gugana hurbildu zarelako. Lagun iezaguzu, gaurko zaurituak ikusten ditugunean, haiengan zu ezagutzen eta “Hemen zaude, Jauna, ene Jainkoa” esaten.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.