Enara gurean

2025 Eka 30

Enara edo elaia hegazti laguna eta estimatua da gurean. Afrika aldetik etortzen da urtez urte uda aurrean eta gurean bizi izango da udagoien edo udazkenerarte. Txori berezia da. Habia etxe, eleiza, ermita eta inguruetan egiten du, teilatuko hegalpeetan, etxearen atarian eta inoiz edo behin barruragoan ere, pasoa egon ezkero. Habia finkoa da, beti etortzen da aurrez egindako habia berdinera, lehenengo arra etorriko da eta gero emea sendi berria bideratzeko. Etxe inguruan kokatzen den enara pertsonen lagun bezala hartzen da eta errespetatu ere halaxe egiten dugu. Eta nondik abegi hori? Ba, baliteke herri-esaunda honek zerikusia eukitea. Aitu. “Behinola, arranoak enara eta erlea bialdu omen zituen munduko zeinen odola den gozoena jakitera. Erlea hasi zen bere izpia sartzen animalia guztiei, pertsonari ere bai. Eta ene! Gozoena pertsonarena. Orduan enarak, pikakada batez mihia apurtu zion erleari zein arranoari egia kontatu. Itzuli zirenean eta arranoak erleari erantzuna eskatu zionean, erleak ezin ahorik askatu eta “ biz-biz-biz” ahoskatzen hasi zitzaion. Arranoak hots hori entzutean esan omen zion bere buruari: “Argi zagok, hots hori sugeak egiten dik, orduan, odolik gozoena sugearena duk.” Horregaitik-edo, arranoak, besteak beste, sugeak jaten ditu enarari esker. Harrezkero lagun zakioz gabiltza pertsona eta enara. Sugea ordea, pozoiduna izan edo ez, gaizki ikusita egon da Bibliatik hasita. Kontuz sugeekin eta gozatu enarekin!

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.