
Anaiak, arrebak…
Zuei hitz egiten dizuet,
batez ere jada sinesten ez dutenei,
espero ez dutenei,
otoitz egiten ez dutenei,
Jainkoa joan dela pentsatzen dutelako.
Eskandaluez,
gaizki erabilitako botereaz,
batzuetan etxea baino gehiago
jauregia dirudien Elizaren isiltasunaz,
aspertuta daudenei.
Ni ere haserretu nintzen Jainkoarekin.
Nik ere ikusi nuen jende ona hiltzen,
haurrak sufritzen,
aitona-amonak medikuntzarik gabe negarrez.
Eta bai… egun batzuetan otoitz egin nuen
eta oihartzuna bakarrik sentitu nuen.
Baina gero zerbait aurkitu nuen:
Jainkoak ez du oihu egiten.
Jainkoak xuxurlatu egiten du.
Eta batzuetan xuxurlatzen du lokatzetatik, minetik,
ezer izan gabe jaten ematen dizun amona bategandik.
Ni ez natorkizue fede perfektua eskaintzera.
Fedea harriekin, putzuekin
eta ustekabeko besarkadekin egindako ibilaldia dela
esatera natorkizue.
Ez dizut eskatzen guztian sinesteko.
Atez ez ixteko eskatzen dizut.
Aukera bat eman diezaiozula,
epaitu gabe zain daukazun Jainkoari.
Apaiz bat besterik ez naiz,
Jainkoa bere semea galdu zuen emakume baten irribarrean ikusi zuena…
eta, hala ere, besteentzat sukaldatzen zuena.
Horrek aldatu ninduen.
Beraz, hautsita sentitzen bazara, ez baduzu sinesten,
gezurrez nekatuta bazaude… etor zaitez berdin-berdin.
Zure amorruarekin, zure zalantzarekin, zure motxila zikinarekin.
Hemen inork ez dizu VIP txartela eskatuko.
Izan ere, Eliza hau, nik arnasa hartzen dudan bitartean,
etxerik ez dutenentzat etxea izango da,
eta nekatuta daudenentzat atsedena.
Jainkoak ez du soldadurik behar.
Anai-arrebak behar ditu.
Eta zu, bai, zu… horietako bat zara.
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
Barkatu nire ausardia!
Seguru al zaudete otoitz moduko hau (kristau sinismenetik aldenduei gonbidapena iruditu zait) Leon XIV.arena dela? Nik ez dut ezagutzen nola egiten den, baina ba omen dago hori jakiteko modua…
Barkamendurekin, eta zorionak emanez zuen leialtasunagatik, joanjoxe