Egiaren Espiritua etortzean

2025 Eka 16

Bidali gugana, Jauna, zure Espiritua.
Aldatu gure bihotzak
eta berriztatu Lur osoa.

Garai txarrean bizi gara, Jauna.
Batzuetan badirudi ez dugula ezer ere ikasi
eta gure artean nagusitu egin dira
indarkeria krudela,
interes jakinen aldeko gezurra
eta norberekoikeria itsu izugarria:
Ez dugu behingoz onartzen gu guztientzat duzun
neba-arrebatasun proiektua.

Bidali gugana, Jauna, zure Espiritua.
Aldatu gure bihotzak
eta berriztatu Lur osoa.

Zuk, ordea, zure proiektu hori geure eskuetan uzten duzu:
gure Aita-Ama izan nahi duzu eta horretarako
guk neba-arrebatzat jokatzea behar duzu:
Ez duzu ezer egin nahi,
guk parte hartzen ez badugu!
Askoz konfiantza handiagoa ipini duzu gugan,
guk zugan jartzen duguna baino!

Bidali gugana, Jauna, zure Espiritua.
Aldatu gure bihotzak
eta berriztatu Lur osoa.

Zuk gure mundu honetan
bakearen aldeko pazientziazko lan sendoa eragiten duzu,
profetak sorrarazten dituzu,
argia eta askatasuna ematen dizkigun egia aldarrikatzeko
eta gure komunitateak suspertzen dituzu,
guretzat duzun neba-arrebatasun eta maitasunezko
proiektuaren aurrerapen eta iragarkia izan daitezen.
Handia zara gero, Jauna, handia zara!

Bidali gugana, Jauna, zure Espiritua.
Aldatu gure bihotzak
eta berriztatu Lur osoa.

Zure promesa betetzen
lagundu nahi dizugu, Jauna.
Neba-arrebatasuna eta guztien duintasuna,
justizia eta denen berdintasuna,
egia eta askatasuna aldarrikatu nahi ditugu,
horrela bultzatuko baitugu gure mundua
—ahurkada batez baino ez bada ere—,
guretzat pentsatu duzun etorkizunerantz.

Bidali gugana, Jauna, zure Espiritua.
Aldatu gure bihotzak
eta berriztatu Lur osoa.

Badakigu ez dela erraza.
Badakigu geure kabuz bakarrik ezin dugula.
Baina konfiantza zugan jarri nahi dugu:
Zure promesa beteko duzu,
—dagoeneko betea duzu Jesusengan—
eta zure Espirituak gauzatuko du
guk ezin dugun hori guztia.
Horregatik eskatzen dizugu:

Bidali gugana, Jauna, zure Espiritua.
Aldatu gure bihotzak
eta berriztatu Lur osoa.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.