HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zuek zarete lurraren gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, kanpora bota eta jendeak zapaltzeko baizik. Zuek zarete munduaren argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen herria. Kriseilua ere ez da pizten lakaripean ipintzeko,argimutilaren gainean ipintzeko baizik, etxeko guztiei argi egin diezaien. Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten».

 

Mateo 5, 13-16.

Gatza eta argia izatea egintza onak egitearekin dago lotua. Eta egintza horien bidez, on-ona den Hura “gainean”, “aurrean” agertzearekin ere bai. Gaurko irakurgaian, Mateok, Jesusengana hurbildu nahi duenarentzat edota horretan dabilenarentzat hori adieraziko digu. Eguneroko bizitzako irudiak aurrera ekarriz, bi baieztapen zehatz eta laburren bidez agertzen digu: lurraren gatza eta kriseiluaren argia. Beste modu batera esanda, Jesusengana hurbiltzea, Jesusen mezuaren jarraitzaile izatea, norberarentzako eta besteentzako, bizitzako seinale izatea da: egunerokoari kutsu zehatza ematea eta egunerokoari behar duen argi izpia eskaintzea. Jesusengan oinarriturik, gure lurrean nola izan gaitezke gatza eta nola piztu ditzakegu kriseilu gehiago?

Arantza Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.