Joanen ebanjelioak esaten digunez, ikasleak ateak ondo itxita zeuden juduen beldurrez, eta Jesus haien erdian agertu zen eta esan zien: Jaso ezazue Espiritu Santua.
Gaur geure buruari begiratzen badiogu, nola gaude? Giltzapetuta gaude ateak ondo itxita? Beldur gara? Edo atera al gara bideetara berri ona aldarrikatzera?
Gure testuinguruak ez digu erraza egiten gure bizitzako esparru askotan.
Politikaren panorama ikusten badugu, hurbilekoa zein urrunekoa, diskurtso desberdinen artean lokaztuta, batzuek ongizate orokorra eta egoera ahulean dauden pertsonen ongizatea hobetzeko eta planeta berreskuratzeko asmoaren partaide egin nahi gaituzte, errealitateak ustelkeriak eta inkoherentziak erakusten dizkigun bitartean; beste batzuek maximalismoz betetako diskurtsoekin eta pertsonen eskubideen aurkako gaitzespenarekin erantzuten dute.
Ekonomiaren panoramari begiratzen badiogu, kapitalismo basatia gailentzen da han-hemenka, ahalik eta etekin handiena ateratzea eta baliabideak begiratu gabe aberastea. Berdin dio edozein motatako bidegabekeriak egiten badira populazio ahulenen aurka.
Gerra komertzialak, karrera armamentistikoak, milaka pertsona sarraskitzen eta akabatzen dituzten gerrak, eta bitartean, penatzen gara klima-aldaketak aurrera egiten jarraitzen duelako; gutiziatu diren baliabideen espoliazioa etengabe aurrera doala, kostu soziala edo ingurumenekoa kontutan hartu gabe; pobreenei beste batzuek nahi ez ditugun hondakinekin kargatzen dutela…
Eta “lokatza” horretan murgilduta, bestela esanda, “munduan”, hau da, kreazio polit eta ederrean, fededunok badakigu Jesus gure erdian dagoela. Ba al gara gai bere presentzia sentitzeko eta jasotzeko berak ematen digun Espiritu Santua eta Espirituak berak ematen digun indarrari ateak ireki eta gure itxialditik ateratzeko?
0 Comments