Bidali zure Espiritua (Jn 15,26-16-4a)

2025 Mai 26

Jesus zuzen zebilen, Jauna.
Gauzak horrelaxe gertatu ziren
lehen komunitateetan…
eta gaur ere antzera gertatzen dira.

Egia da gu ez gaituztela bota sinagogatik,
aspaldian kanpoan baikaude,
baina Jesusek aldarrikatzen zituen gauzak
—askatasuna,
guztien berdintasuna,
guztien duintasuna,
gutxituekiko elkartasuna…—
eskatzen ditugunean,
sistemaren kontra gaudela,
utopia hutsean bizi garela,
erremediorik gabeko inozoak garela
esaten digute… eta barre egin.

Eta egia da, era berean,
gutxiagotan hiltzen gaituztela,
zuri kultua egiteko aitzakian
—noizean behin bai, Jauna,
badakigu horren berri ere—.
Baina guk ere beste zenbait gauza,
lana, ongizatea, legeak etab.,
ia sakratutzat ematen ditugu;
eta horiek defenditzen ditugulakoan,
miseriatik,
gerratik,
zapalkuntzatik
eta gosetik ihesi datozenak
itsasoan hiltzen ditugu…
edo ezer egin gabe geratzen gara,
nola hiltzen dituzten begira.

Jesusek, hala ere,
haren lekuko izatera,
aldarrikatzen zituen gauzen alde egitera
animatzen gaitu,
gurekin lan egingo duen Espiritua
bidaliko digula hitz emanda.

Eskerrak, Jauna, zure konfiantzagatik:
zure proiektua gure eskuetan utzi duzu
eta ez duzu ezer egin nahi gu gabe.
Eskerrak Espirituagatik,
hark ematen baitigu
indarra,
jakituria
eta ausardia
zure baloreak aldarrikatzeko
eta haien arabera bizitzen saiatzeko.

Baina ez da erraza.
Emaguzu zuk argia
Jesusek gure lekuan zer egingo lukeen erabakitzeko,
eta indarra,,
horren arabera jokatzen saiatzeko.

Bidai zure Espiritua, Jauna,
gure bihotzak aldatu
eta Lur osoa berrizta dezan.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.